martes, 19 de abril de 2016

EMUSIK 2016

Maiatzaren 7an, larunbata, Musika Eskolen Europako XII. Jaialdiaren ospakizunen barruan, kontzertu bat eskainiko dute aipatu jaialdian parte hartuko dutenetako lau Musika eskoletako ikasleak,
 eta zuek guztiak han egotea espero dugu. Kontzertua udal kiroldegian izango da 11:30ean.
Bisitatuko gaituzten taldeak eta Musika Eskolak honakoak dira:
  • Bernako (Suiza) Kontserbatorioko Musika Eskolako haize orkestra.
  • Konstanzko (Alemania) Musika Eskolako haize orkestra.
  • Masafretsko (Mataró-Barcelona) Musika Gelako Korua eta Tresna taldea
  • Palagrufellgo (Girona) Musika Eskolako Orkestra
Trapagarango Udal Musika Eskolako orkestra, irakasleak eta ikasleak parte hartuko dugu gonbidatu guztiekin batera joaz eta abestuaz bi  obra gehi  “Ixil ixilik dago” abestia.
Musika Eskolan oso pozik gaude ekitaldi hau dela eta. 150 musikari gazte etorriko dira gurera eta abagune paregabea izango da gure ikasleen artean musika eta kultura trukatzeko. Jaialdiak agerian jarriko du Musika Eskoletako ikasle eta irakasleek egiten duten lana eta egun horretan eurek izango dira protagonistak.

Musikaz bete nahi dugu Trapagaran eta bizipen ahaztezina izatea bai bisitatuko gaituzten gazteentzat bai gure ikasleentzat.


Zain izango gaituzue maiatzaren 7an!

                                                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario