miércoles, 22 de enero de 2014

WIX AURKEZPENA 2014KO INAUTERIETAKO DANBORRADAREN PARTITURA ETA AUDIOEKIN.

Inauterietako ostiralean (otsailaren 28an) danborra jotzera etorri nahi duzuenontzat, aurkezpen bat prestatu dugu joko ditugun lanekin.

Audioak entzun ditzakezue eta haiek imitatuz jo edo jarraibide hauek astiro irakurri eta partiturak jarraitzen saiatu audioekin batera. 

Wix aurkezpena postaren amaieran daukazue eta blogaren alboan ere bai.Klik egin bertan sartzeko.  


ADI:
  • Lehenengo klik egin beheko irudian  (haz click egin) eta aurkezpena agertuko zaizue orri berri batean. Wix-aurkezpen honetan Inauterietako Danborradan joko ditugun lanen partitura guztiak  dauzkazue pdf formatuan.
  • Bakoitzean klik eginez gero ikusiko duzue melodia idatzita dagoela eta haren azpian danborren perkusioa agertzen dela, hau da, zuek jotzen duzuena. 
  • Soinu ez afinatua denez, kolpe bakoitza ikoroskiz idatzita dago: ikoroskiak barra edo plika beherantz daukanean esan nahi du bi makilaz jotzen dela danborra; barra edo plika gorantz dagoenean esan nahi du bi makilak elkarri joaz egiten dela soinu.
  • Baliteke musika irakurtzen ez dakitenei hau zaila iruditzea, baina pdf bakoitzaren ondoan dagoen audioa entzuten baduzue ikusiko duzue ez dela hain zaila, oso ondo bereizten direlako danbor-joaldi desberdinak eta haiek imitatuz jo dezakezuelako. 
  • Kontuz errepikapenekin. Badago errepikapenak adierazteko musika-zeinu bat: bi puntudun barra bikoitza da. Audioak entzutean konturatzen bazarete, zuen erara apuntatu ditzakezue errepikapenak, ez galtzeko.
  • Gainera, lan horien beste bertsio batzuren bideoak ere sartu ditut, entzun ditzazuen. "Tamborrada Elgoibar 2012" izenburua duena gomendatzen dizuet "Hau dek hau" izenburuko lana jotzen dutelako guk egiten ditugun joaldi berdinekin eta oso erabilgarria izango zaizue makilak nola hartzen diren ikusteko. 
 Sarrera hau musika ez dakizuenontzat erabilgarria izango zaizuelakoan nago.Ea praktikatzen duzuen eta entsegu orokorretako egunetan gogoz zatozten jotzera.Animo oso dibertigarria da eta.Entseguetan ikusiko dugu elkar! (Beste sarrera batean argitaratuko ditut egunak eta ordua).
Zalantzarik baldin badaukazue, iruzkin bat utzi eta azaltzen saiatuko naiz.

                                                  klik egin

No hay comentarios:

Publicar un comentario